XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ara, ara: Eklix pixka (eklipsea) batbatean!.

Parra franko egiñak izango ziren bazterrekoak, noski.

Urte asko da ori zela; baiña, ala eta guztiz ere, gogoan daukate oraindik gaur egun, bizi diranak beintzat.

Sagar jotzeko garaia zenean, gu Olatz'tik iru joaten giñen, bear zen lekura lanera: Daniel, Antonio eta ni, Mariano; Borda'tik, berriz, Manuel, Sebastian, Xanti eta Antonio, alderdi batetik; eta beste bizitzatik, Koxme.

Onek Antxo'ko muellean egiten zuen lana; eta, ara zijoan batean, trenak azpian arrapatu ta il zuen.

Baringarate'tik, Julian eta Euxebio eta Jeronimo bere semeak joaten ziren; Barin bertakoak, Andrex, Julian Pedro eta Joakin; Ermita'tik, Domingo eta bere seme Andrex.

Denentzat izaten zen lana: batzuk sagarlanean, besteak otordua jartzen eta abar.

Tolarea aundia zen, zurarekin egiña.

Oraindik ere an egongo da, bere pats-zulo ta guzti, nai duenak ikusi.

Barin ortan, ote txikitzeko xixtima berri bat asmatu zuten garai artan.

Ardatz bati bolandera bat jarri; gero, mandoa lotzeko ubal edo korrea esaten zioten bat jarri; makinak beste bolandera edo tanbor bat izaten zuen; mandoari buruan zaku bat sartu, mariatu eta naastu etzedin, eta ari arre esan da jiraka asten zen.

Laister egingo zituzten otearen lanak.